Paula Del Pozo txapeldun Zornotzan

Ataria 2019ko urtarrilaren 10a

Tolosa CF-ko beste atleta bat, Ander Aristi, Euskadiko azpitxapelduna izan da froga konbinatuetan 16 urte azpikoetan.

Aurreko igandean izan zen jokoan Zornotzako nazioarteko krosa, eta bertan Tolosa CF-ko Paula Del Pozo alegiarrak garaipena eskuratu zuen 18 urte azpiko mailan. 14'02''ko denbora behar izan zuen lasterketa bukatzeko. Galdakao taldeko Jone Fuente izan zen bigarrena, 14'23''ko denborarekin, eta Bidezabal taldeko Itsaso Atutxa izan zen hirugarrena 14'31'' eginez.

Aurreko larunbatean lortu zuen Ander Aristik bigarren postua hexatlonean, 2.717 puntu lortuz. Sei probetan parte hartzen dute atletek: 60 metro, luzera jauzia, pisu jaurtiketa, altura jauzia, 60 metro hesiak eta 1.000 metro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!