Tolosako alkateak 'Zuretzat' zerbitzua bisitatu du

Ataria 2019ko urtarrilaren 9a

Olatz Peonekin batera, Tolosako udaleko ordezkari politiko eta teknikariek bisitatu dute zerbitzua eta Maite Izagirreren eskutik jaso dituzte azalpenak.

Duela urtebete Amasa-Villabonako Udalak publikora zabaldu zuen Zuretzat arreta zerbitzua. "Aitzindaria den ekimen honek Amasa-Villabona lehen lerroan jarri du, arreta administratibo eta kalitatezkoari dagokionean". Izagirre alkateak, Zuretzat zerbitzua gobernu taldearen eta udal langileen arteko kolaborazio estuaren fruitua dela azpimarratu nahi izan du. Ekimena, mugikortasun urria duten pertsonentzako guztiz irisgarria den leihatila bakarrean oinarritzen da eta udal eremuko, Foru Aldundiko zein Eusko Jaurlaritzako kudeaketa administratiboak egin daitezke bertan. 

Izagirrek duenez, proiektu honen helburu nagusia “administrazioa herritarrengana gerturatzea da, arazoak konpontzea eta inoiz ez areagotzea. Zuretzat ireki zenetik, inork ez du obretarako lizentzien edo gizarte laguntzen eskaria non egin behar den galdetu behar izan”.

Olatz Peonek eta Tolosako udal teknikari arduradunek, "balorazio positiboa" egin dute Amasa-Villabonako  herritarren arreta zerbitzuaren inguruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!