21. Korrika - 2019

Apirilaren 13an sartuko da Korrika, Tolosaldean

Ataria 2019ko urtarrilaren 9a

21. Korrikaren ibilbidea aurkeztu du AEK-k. Apirilaren 4an abiatuko da Garestik eta 14an iritsiko da Gasteiza. Bezperan, apirilaren 13an, egingo du sartu-irtena eskualdetik.

Korrika apirilaren 13an iritsiko da Tolosaldera. Andoaindik sartuko da 03:00ak aldera eta Adunarako bidea hartuko du. Ondoren, Zizurkil eta Villabona zeharkatuko ditu. Irurara 03:40 aldera iritsiko da, eta Irura eta Anoetan sartu ostean, Tolosarako bidean jarriko da. 04:10 inguruan aurreikusten da Tolosan sartzea. Tolosako kaleetatik Ibarrara joko du, eta han sartu-irtena egin ondoren, Tolosara itzuliko da, berriz. Tolosatik irten, eta Alegiako bidea hartuko du, 05:20 aldean ailegatzeko. Handik Ikaztegietarantz joko du. 05:45 aldera utziko du Korrikak eskualdea, Legorretara bidean jartzeko, beraz, ia hiru ordu egingo ditu Tolosaldean.

Hemen ibilbide osoa, egunez egun.

Korrika Tolosaldean

Aritz Peñagarikano anoetarra da Tolosaldeko Korrikaren koordinatzailea, eta Ataria Irratian emango ditu xehetasun guztiak, bihar, Pasahitza saioan, 10:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!