Ataria Bertso Jaialdia 2019

Ataria bertso jaialdiko sarrerak dagoeneko salgai

Ataria 2019ko urtarrilaren 4a

Urtarrilaren 19 larunbatean, arratsaldeko 19:00etan, Tolosako Leidor antzokian izango da saioa.

Gaur jarri dira azken 300 sarrerak edozeinek erosteko moduan. Bertsozale bakoitzak 12 euroren truke ondorengo lekuetan eskura dezake berea, sarrerak amaitu bitartean: Tolosako Orbela tabernan, Ibarrako Galtzaundi tabernan eta Villabonako Amasa kafetegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!