Aurrera doa Migel Soroaren omenezkoa

Tolosaldeko Ataria 2019ko urtarrilaren 4a

Urtarrilaren 12an eta 19an jokatuko dituzte txapelketako hurrengo faseko partidak

Joan den abenduaren 30ean izan ziren, Ogi Berri Migel Soroa pilota txapelketako azken norgehiagokak, eta finalerdietako bikoteak zehaztu dituzte honezkero.

Iker Salaberriak eta Gorka Otaduik Iker Mariezkurrenaren ordez aritu zen Oihan Canabalen eta Arrizabalagaren aurka 22 eta 15 irabazi zuten Tolosako Beotibarren.

Garaipenari esker, finalerdietako partida jokatu beharko dute orain, datorren urtarrilaren 19an, Ioritz Arrietaren eta Josu Zezeagaren aurka.

Salaberriak egin zituen tanto gehien, 15. Otaduik tanto bakarra egin zuen, Canabalek 9 eta Arrizabalagak ere bat. Jokoak, orotara, 47 minutu iraun zituen.

Aipaturikoa, ordea, ez zen abenduaren 30ean jokatutako partida bakarra izan. Ioritz Egigurenek eta Joseba Sarasak Iñaki Elolaren eta Joseba Aldaberen aurka jokatu baitzuten norgehiagoka. Lehen bikoteak lortu zuen garaipena, 22 eta 11ko emaitzarekin.

Lehen zatian asmatu izanak salbatu zien partida, Egiguren eta Aldaberi. Izan ere, partida motel hasi zen, baina pixkana bere lekua hartu zuen Egigurenek, tanto politak utziz. Guztira 9 egin zituen, eta 2 egin zituen Sarasak. Elolak, berriz, 7 egin zituen, eta Aldabek ez zuen punturik egitea lortu norgehiagokan.

Egigurenek eta Aldabek, beraz, hilaren 12an jokatuko dute azken aurreko itzulian, Iraitz Zubizarretaren eta Endika Uriondoren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!