Urbieta nagusi, Azkoitian jokatutako Gipuzkoako ezker hormako finaletan

Ataria 2018ko abenduaren 29a

Urola-Kostako Hitza

Goikoetxeak ezin izan du finala irabazi.

Gipuzkoako kluben arteko ezker hormako finalak jokatu dituzte gaur Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 10:30ean hasita. Guztira, hiru partida jokatu dituzte.

Kadete mailan, Lapke taldeko Naldaiz Ilunpeko Egigurenen aurka aritu da, eta Egiguren nagusitu da, 18 eta 5.

Gazteen mailan, Aurrera-Tolosako Goikoetxea Lazkaoko Lapke taldeko Senarren aurka aritu da, eta Senar nagusitu da, 22 eta 18ko emaitzarekin.

Senior mailakoa izan da jokatu duten azken finala, eta bertan,  Villabonako Behar Zana taldeko Urbietak eta Azkoitiko Oteiza pilota elkarteko Juaristik neurtu dituzte indarrak; Urbieta nagusitu da 22 eta 6ko emaitzarekin.

Urola-Kostako Hitzan gaurko finaletan hartutako irudiak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!