Tolosaldeko Atariak bi lan eskaintza ditu

Ataria 2019ko urtarrilaren 2a

Curriculumak bidaltzeko azken eguna, urtarrilaren 15a izango da.

 

Marketin eta sustapen arduraduna

- Eskatzen da:
   + Marketin arloko ezagutzak izatea.
   + Euskaraz jakitea.
   + Tolosaldea edo inguruan bizi eta eskualdea ongi ezagutzea.
   + Izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna edukitzea.
   + Autoa eta gidabaimena izatea.

- Kontuan hartuko da:
   + Sustapen lanetan eskarmentua edukitzea.
   + Diseinu edo bideogintza alorra kontrolatzea.
   + Sare sozialak erabiltzen jakitea.
   + Bulegoko programa informatikoak ezagutzea.

- Eskaintzen da:
   + Kontratu iraunkorra.
   + Lantokia Tolosan.

 - Erreferentzia: MART-SUST-2019

 

Igandeetako kazetaria

- Eskatzen da:
   + Kazetaria, ikus-entzunezko komunikazioa edo adar horretako ikasketak.
   + Euskaraz jakitea.
   + Tolosaldea edo inguruan bizi eta eskualdea ongi ezagutzea.
   + Izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna edukitzea.
   + Autoa eta gidabaimena izatea.

- Kontuan hartuko da:
   + Teknologia berrien ezagupena.

- Eskaintzen da:
   + 6 hilabetetako kontratua, gutxienez.

 - Erreferentzia: KAZE-2019

 

Curriculum-ak bidaltzeko

Interesa duenak Curriculum Vitae zehatza bidali Tolosaldeko Atariara (San Esteban, 20. 20400 Tolosa) edo tkt@ataria.eus posta elektronikora, erreferentzia zehaztuz. 2019ko urtarrilaren 15a baino lehen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!