Hasi dira Gabonetako Pilota Topaketak

Ataria 2018ko abenduaren 26a

Parte hartzaileen argazki saioak eman dio hasiera gaur, Gabonetako Pilota Topaketei. 75 pilotari inguru ariko dira bertan.

Gaur eta bihar sailkatze partidak dituzte: prebenjaminek eta bejaminek Alegian, alebinek Altzon, infantil neskek eta mutilek Amezketan, eta kadeteek Ikaztegietan. Larunbatean jokatuko dituzte finalak, 16:00etatik aurrera, Alegiako Elorri pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!