Jokin Eizmendi, harri handien txapeldun Asteasun

Tolosaldeko Ataria 2018ko abe. 26a, 11:22

Sei harri-jasotzaile aritu ziren Euskal Herriko Harri Handien txapelketan. Iban Ugartemendia hernialdearrak bosgarren amaitu zuen.

Aimar Irigoien errezildarrak ez zuen parte hartu lesio batengatik, eta Jokin Eizmendi zarauztarrak nagusitasun handia erakutsi zuen, guztira 7.150 kilo jasoz. Bigarrena Jon Unanue Goenatxo III.a azkoitiarra izan zen, 5.125 kilo altxatuz; hirugarren Imanol Illarramendi Kortaberri aiarra izan zen, 5.100 kilorekin; laugarren postua Aimar Galarraga oriotarrarentzat izan zen, 4.600 kilorekin; bosgarren Iban Ugartemendia hernialdearra izan zen, 3.875 kilorekin; seigarren postua txapelketan debuta egin duen Julen Diaz arabarra izan zen, 2.775 kilorekin.

Telebistatik zuzenean eskaini zuten txapelketa, eta ring baten itxura eman zioten lehiaketari. Jende ugari elkartu zen frontoian ikuskizuna bertatik jarraitzeko.

Argazkiak: Ibon Errazu

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!