Ataria Bertso Jaialdia 2019

Sarrerak eskuratzeko azken eguna osteguna izango dute Atarikideek

Ataria 2018ko abenduaren 25a

Atarikide ez direnentzat, aldiz, urtarriletik aurrera jarriko dira salgai.

Urtarrilaren 19 larunbatean izango den Ataria bertso jaialdirako sarrerak erosteko azken eguna, abenduaren 27 osteguna izango dute Atarikideek. 10€-tan gehienez bi sarrera lortzeko aukera izango dute eta horretarako Tolosaldeko Atariaren egoitzara joan beharko dute ostegunean 09:00etatik 13:00etara. 

Ondoren, eta sarrerak geldituko balira, urtarrila hasieran eskualdeko leku ezberdinetan sarrerak salgai jarriko dira 12 eurotan. Aurrerago informazio gehiago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!