Teodoro Hernandorena XVII. Ipuin lehiaketako sariak banatu dituzte

Tolosaldeko Ataria 2018ko abe. 24a, 14:19

Teodoro Hernandorena XVII. Ipuin lehiaketako sari banaketa egin zuten abenduaren 21ean Plazida Otaño liburutegian. Aurtengo irabazleak, jaso diren 206 ipuinen artean erabaki dituzte.

Mailaz maila horrela banatu dira sariak:

A maila (6-8 urte)
- 1. Saria: Haritz Hermida Gorostegi, 6 urte, Zizurkil
- 2. Saria: Yohana Sanchez, 8 urte, Zizurkil
- Aipamen berezia: Ani Zunzunegi, 7 urte, Zizurkil
B maila (9-11 urte)
- 1. Saria: Janire Otegi Aizpurua, Villabona
- 1. Saria: Liher Agudo Olmedo, Andoain
- Aipamen berezia: June Pastor Azofra, Andoain
E maila (17 urtetik gorakoak)
- 1. Saria: Maider Zuntzunegi, Zizurkil
- 2. Saria: June Miner, Aduna
- Aipamen berezia: Oihana Beraza Aldalur, Zizurkil

Horrez gain, azpimarratzekoa da aurten bi lanek eskuratu dutela saria B mailan. Izan ere, epaimahaikideek oso maila ona ikusi diete bi lani, eta, gaiez eta estiloz oso desberdinak zirenez, ez dute baten ala bestearen alde egin nahi izan, biek lehenengo saria merezi zutela uste zutelako.

A eta E mailetan Joseba Aurkenerena eta Ixabel Millet izan dira epaimahaikideak, eta B mailan Xabier Etxaniz Rojo eta Yurre Ugarte.

II. Booktrailer lehiaketako sariak

Aurten ez da aurkeztu banakako lanik Booktrailer lehiaketara, taldekakoak bakarrik. DBH1-2ko kategorian, Zubimusu ikastolako Julen Etxeberria, Garazi Altuna, Egoi Aizpurua eta Aixa Ait Chaou izan dira saridunak Jara  eleberriaz egindako booktrailerragatik.

DBH3-4ko kategorian, berriz, Erniobea institutuko Miren Zumete, Irene Izaguirre eta Nagore Iraola, Pijama marradunaz jantzitako mutikoa eleberriaz egindako booktrailerragatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!