Haur eder baten bila, Hator hator, Horra Mari Domingi eta Hau da gauaren zoragarria. Eta beste hamaika kantu. Guztia, abenduaren 24ak berea duen magia eztarritik belarrietaraino hel dadin. Tolosaldean, urteroko moduan, gabon kantuan aritu dira, haur, gazte nahiz heldu eta, bazkalondoan, Olentzero eta Mari Domingi noiz helduko zain izango dira asko.