Eneko Labaka, Iker Elizegi eta Miren Larrarte txapeldun

Ataria 2018ko abenduaren 22a

DV Txapelketaren finalak jokatu dira Zarautzen. Eskualdeko lau ordezkari zeuden hiru finaletan. Ioritz Egiguren txapelik gabe geratu da.

Nagusien mailan, binaka, Eneko Labakak DV Txapelketa irabazi du, Uriondo atzean duela. Txapelketa horretan, Albizturko aurrelariaren 3. txapela da; hiruak jarraian. Finalean, Ioritz Egiguren eta Oier Etxeberria gainditu dituzte, 22-12ko emaitzarekin. Egiguren tolosarra izan da txapela irabazi ez duen eskualdeko ordezkari bakarra. Izan ere, Etorkizuneko pilotarien finalean Iker Elizegi asteasuarrak, Ander Murua aurrean zuela, 22-11 irabazi die Julen Egiguren eta Markel Gartziari. Lau eta erdiko finalean, berriz, Miren Larrarte bidaniarrak 22-20 irabazi dio Leire Garairi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!