Gabonetako egitaraua, herriz herri

Ataria 2018ko abenduaren 20a

ABALTZISKETA

Abenduak 29
11:00. Txerri Festa, bertso doinuez alaiturik.
16:00. Eguberrietako mus txapelketa Larrunarri elkartean. Bikoteko partaide batek gutxienez herrikoa izan behar du. Izen ematea 15:30ean zabalduko da.

ADUNA

Urtarrilak 3
11:00. Izar Amundarainekin aurpegi margotzea.

Urtarrilak 4 ostirala
12:00. Didau Antzerki Faktoriaren Belartxo Jatuna.

ALEGIA

Abenduak 29
16:00. Gabonetako pilota topaketen finalak Elorri pilotalekuan.

Abenduak 31
16:00. IX. San Silbestre Krosa plazan.
19:00. Euskal preso eta iheslari eta senideen eskubideen alde lelopean manifestazioa, plazatik.

Urtarrilak 1
11:15. Txintxarri Abesbatza kantuan meza nagusian.
12:15. Udal hautetsiek mandarinak eta intxaurrak banatuko dituzte plazan.

Urtarrilak 2 eta 3
Goizetan. Multikirola kanpusa. Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta.

Urtarrilak 5
18:30. Errege magoen desfilea, Orendaingo bidetik abiatuta.

ALTZO

Abenduak 30
16:30. Et Incarnatus orkestraren emanaldia, Altzo Muñoko elizan, Azken Mugaren babesarekin.

AMEZKETA

Urtarrilak 4
08:30-16:30. Nerabeentzako ekitaldia; Iruña Saltingera irteera. Prezioa, 15 euro. Garraioak Gaztelekuak ordainduko du. Bakoitzak bere hamaiketakoa, bazkaria eta aukeran, merienda eraman beharko du.

Urtarrilak 5
18:00. Errege magoen desfilea elizatik abiatuta. Larrunarri frontoian hartuko dituzte haurrak. Ondoren, txokolate jatea.

ANOETA

Urtarrilak 2, 3 eta 4
11:00-13:00. Mikelasagasti auditorioan: Antzerki tailerra 7-12 urte bitarteko haurrentzat. 5 €. Izen-ematea: liburutegian edo udaletxean, abenduaren 18ra arte. 18 partaide onartuko dira gehienez.

Abenduak 29
16:30. Frontoian: Eguberrietako mus txapelketa berezia. Izen-emateak 15:30-16:30 frontoian. 40 € bikoteko.

Abenduak 31
09:00. Plazan: Uzturrera irteera, Anoetako Kirol taldeak antolatuta. Hamaiketakoa eramateko eskatu dute.

Urtarrilak 3
11:00. Liburutegian: Ipuin kontaketa Maite Francorekin, HH2-3 eta LH1-2ko haurrentzat.

Urtarrilak 5
18:30. Errege Magoen etorrera. Kalejira egingo dute herriko txistulariekin San Juan kaletik plazaraino, eta han gozokiak banatuko dizkiete haurrei.

ASTEASU

Abenduak 28-29

Arratsaldez, Gazteleku zerbitzua.

Abenduak 31
17:00. Herri kirolak: Gabonetako aizkolari, harri jasotzaile eta nesken ingude txapelketetako finalak.

Urtarrilak 2
Zine emanaldi bikoitza, ikus-entzunezkoen aretoan:
16:30. Marco Macaco, 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.
18:30. T.S. Spiveten bidai harrigarria, 7 urtetik aurrerako gazteentzat.
18:00. Guraso Elkarteak merienda banatuko du.

Urtarrilak 3
19:00. Ikus-entzunezkoen aretoan, bailarako udal ordezkariek El Salvadorrerko Meanguera eskualdera egindako bidaiaren inguruko hitzaldia eta argazki emanaldia.

Urtarrilak 4
15:30. Haur eta helduentzat esku pilota eta pala txapelketako finalak.

Urtarrilak 5
19:00. Errege magoen desfilea, Kukute guraso elkartea, Atzapar Pilota taldea eta Asteasuko Udalak antolatuta.

BELAUNTZA

Abenduak 26-27-28 eta urtarrilak 2-3-4
10:00- 13:00. Gabonetako ludoteka.

BERASTEGI

Abenduak 31
18:00. XV. urte zahar krosa.

Urtarrilak 5
18:30. Errege magoak plazara iritsiko dira eta opariak banatuko dituzte.

BERROBI

Urtarrilak 5
16:00. Begi-Urdin Gaztegunean ohiko bilketa egingo da.
19:00. Errege Magoen etorrera Berrobira.
19:30. Opari banaketa.

BIDANIA-GOIATZ

Urtarrilak 5
18:30. Errege magoak Hernio aldetik Bidaniko plazara jaitsiko dira, eta gero frontoira joango dira. Bertan hartuko dituzte haurrak.

ELDUAIN

Urtarrilak 1
10:00. Urdelarrera igoera, plazatik abiatuta.

IBARRA

Abenduak 26
17:00. Ongi etorri lagun antzezlan musikatua, Zirtaka taldearen eskutik, 17:00etan, kultur etxean.

Abenduak 27
17:00. Beldartxo jatuna antzezlana, Didau Antzerki Faktoriaren eskutik, Ibarrako kultur etxean. 0-6 urte bitarteko haur eta familientzat.

Abenduak 28
17:00. Magia eta marrazki bizidunak uztartzen dituen Musika galduaren bila antzezlana, Eneko Etxebarrietaren eskutik, kultur etxean. 4-12 urte bitartekoentzat.

Abenduak 27
Gazte Gaua, Gazte Zulo zerbitzuan. DBH1-2 mailetako nerabeentzat. Aldez aurretik izena eman beharko da Gazte Zulo zerbitzuan.

Abenduak 29
Gazte Gaua, Gazte Zulo zerbitzuan. DBH3-4 mailetako nerabeentzat. Aldez aurretik izena eman beharko da Gazte Zulo zerbitzuan.
11:00. Family Chef Gazte Zulo zerbitzuaren eskutik, Sendi Ekintza elkartean. LH1-LH4 bitarteko haurrak eta gurasoak. Aldez aurretik izena eman beharko da Gazte Zulo zerbitzuan. Izena emateko azken eguna: Abenduak 21, ostirala.

Abenduak 30
Gazte Gaua, Gazte Zulo zerbitzuan. DBH3-4 mailetako nerabeentzat. Aldez aurretik izena eman beharko da Gazte Zulo zerbitzuan.

Abenduak 31
16:00. Ibarrako VII. Urte Zahar Krosa, San Bartolome plazan, Hauspoa elkartearen eskutik.

Urtarrilak 2
Salting-era irteera. LH5-6 mailakoentzat. Aldez aurretik, Gazte Zulo zerbitzuan izena eman behar da.

Urtarrilak 3-4
Gazte Zulo margotzea, DBHko nerabeentzat.

IRURA

Abenduak 26

16:30- 19:30. Puzgarrien parkea frontoian.

Abenduak 27
17:30. Kalean otso etxean uso ikuskizuna kultur etxean, Patata tropikala taldearen eskutik.

Abenduak 31
09:30. Loatzora igoera eta hamaiketakoa Irurako Gazte Asanbladak antolatua.

Urtarrilak 20
17:00 / 20:00. Bolo-jokoan aritzeko aukera frontoian

Urtarrilak 3
17:30. Merienda eta sari banaketa Eguzkitxoko egoitzan marrazki lehiaketan parte hartu-takoentzat.

Urtarrilak 5
17:00. Txokolate jatea plazan.
18:00. Errege magoen desfilea eta jaiotza biziduna, plazan.

Liburutegia abenduaren 26, 27, 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an egongo da irekita 11:00etatik 13:00etara. Gaztelekua abenduaren 28an eta urtarrilaren 4ean irekiko da, 16:00etatik 19:00etara.

LARRAUL

Abenduak 26
17:30. Larraulgo liburutegian, haurrentzako pelikula.

LEABURU-TXARAMA

Urtarrilak 3
16:30. Txaramako kultur etxean Peru eta Otsoa antzezlana.

Urtarrilak 4
16:30. Leaburuko gazte gelan Beldartxo jatuna antzezlana.

LIZARTZA

Abenduak 26
17:00. Zirika Zirkus taldearen zirku tailerra eta ondoren, txokolate jatea.

OREXA

Urtarrilak 5
Arratsaldean, Errege magoak etxez etxe ibiliko dira.

TOLOSA

Urtarrilak 7 bitarte
11:00-14:00 / 17:00-20:00. Eguberrietako karrusela, Trianguloa plazan.

Abenduak 26
17:00-20:00. Gazte Topaguean jolas librea.
18:30. Musika eskolako ikasleen kontzertua, Topic zentroko aretoan.

Abenduak 27
17:00-20:00. Gazte Topaguean Suffle Just Dance ikastaroa.

Abenduak 26, 27 eta 28
11:00-13:30 / 16:00-20:00. Puzgarriak eta haur parkea Zerkausian, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

Abenduak 26, 27 eta 28
09:30-13:00. 3, 2, 1, grabatzen! tailerra, Topic zentroan, 6 urtetik gorako haurrentzat. Gure Zirkuko haur tailerrak zezen plazan. Izen-ematea Tolosa&Coren egoitzan.

Abenduak 28
11:00. Gazte Topagunetik izotz jauregira irteera.
17:00. Sun magoaren Magic espectacular ikuskizuna, Leidor aretoan.

Abenduak 29
17:00. Animales fantásticos: Los Crímenes de Grindelwald filma, Leidor aretoan.
22:30. Rural Zombies taldearen kontzertua, Zerkausian.

Abenduak 30
16:30-20:30. Gazte Topagunean urte amaierako festa.
17:00. Ralph rompe internet filma, Leidor aretoan.

Urtarrilak 2, 3 eta 4
Gure Zirkuko haur tailerrak zezen plazan. Izen-ematea Tolosa&Coren egoitzan.

Urtarrilak 2
17:00. Animales fantásticos: Los Crímenes de Grindelwald filma, Leidor aretoan.

Urtarrilak 3
17:00. Kiliklon: Gurekin etorri nahi? antzezlana, Leidor aretoan.

Urtarrilak 4
17:00. Ralph rompe internet filma, Leidor aretoan.
18:30. Zergatik bizi da basoan Txanogorritxoren amona? txotxongilo ikuskizuna, Topic zentroko aretoan.

ZIZURKIL

Abenduak 31
Arratsaldean, Urte Zaharreko lasterketa, Urkamendi eta Zunbeltz elkarteek antolatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!