Eskualdeko lau pilotari, promozio mailako binakako txapelketan

Ataria 2018ko abenduaren 19a

Argazkia: Aspe

Urtarrilaren 4an hasiko da txapelketa, Bergaran, eta martxoaren 31n jokatuko da finala.

Zortzi bikotek hartuko dute parte Promozio Mailako Binakako Pilota Txapelketan, launa bikote enpresa bakoitzetik.

Asegarceko bikoteen artean eskualdeko hiru pilotari izango dira: Urretabizkaia ikaztegietarrak Bakaikoa izango du aurrelari gisa; Peña tolosarrak Arangurenekin osatuko du bikoa; eta Erasun zizurkildarra, berriz, Alberdirekin ariko da. Hain zuzen, pilota profesionalean debuta egin zuenetik zortzi partida jokatu ditu, eta zazpi irabazi. Asegarceko laugarren bikotea Agirrek eta Salaverrik osatuko dute.

Asperekin lehiatuko den eskualdeko pilotari bakarra Tolosa anoetarra izango da. Ugalde izango du bikote. Gainerako bikoteak hauek izango dira: Elordi -O. Etxeberria, P.Etxeberria-Garmendia eta Dario-Ruiz.

Zazpi jardunaldiko ligaxka jokatuko dute urtarriletik aurrera, eta finalerdietara pasako dira lau bikoterik onenak. Finala, berriz, martxoaren 31n jokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!