Zizurkilgo Hernandorena elkarteak 'Gu ta gutarrak' ipuina berrargitaratu du Euskaraldiaren harira, gaztelaniaz Magdalena Moujan Otañok idatzi zuen bezala, Xalbador Garmendia zendu berriak euskarara itzulita eta Maria Altuna herritarraren ilustrazioekin. Aurkezpen ekitaldian jasotako hitzak bilduko ditugu gaurko Hamaiketakoan. Horrekin batera, Zizurkilen bertan, errefuxiatuen inguruan jarri duten erakusketa berria aipatuko dugu eta Cartas con remite de mujer y silencios de hombre liburuaren egile, Iñaki Urdangarin elkarrizketatu dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?