Espediente akademikorik onenak saritu dituzte

Ataria 2018ko abenduaren 11

103 ikaslek jaso zuten, atzo, Kutxaren Ikasketa Amaierako Saria, eta horien artean badira eskualdekoak diren ikasleak.

Goi mailako ikasketak Gipuzkoako Unibertsitate-zentroetan edota Lanbide Heziketako Zentroetan egin dituzten ikasleen espediente akademikorik onenak saritzen ditu, urtero 1977tik, Kutxa Fundazioak.

Atzo banatu zituzten 42. edizioko Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak. Orotara 103 ikasleren lana aitortu zuten, 46 emakume eta 57 gizonezko, EHU, Deustu, Mondragon, Tecnun, Musikene eta Lanbide Heziketa sare ezberdinetako –Ikaslan, Hetel eta Izea– ikasleak guztiak.

Saridunen artean badira Tolosaldekoak direnak. Besteak beste, Estitxu Goitia amezketarra; Olatz Aramendi ibartarra; Leire Olazabal billabonatarra; Unai Mugika alegiarra; Jon Ugartemendia anoetarra; edota Xanti Nazabal, Maialen Arsuaga eta Idoia Rodriguez tolosarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!