Moda gehigarria

Marigorringoak. Haurren arropa, online

Ataria 2018ko abenduaren 18a

Sara Gomezek etxetik egin zezakeen lan bat bilatu nahi zuen. Umeak izan zituenean haurren arroparen munduan sartu eta Marigorringoak izeneko online denda ireki zuen.

«Umeak eduki nituenean gehiago erreparatzen nuen haurrentzako jantzietan, kolore eta estanpatuengatik bereziki», dio Gomezek.

Eskaintzen duen arropa «kalitate onekoa» dela dio, kotoi organikoarekin egindakoak dira asko, gerora begira, «irauten dutenak». Moda jasangarriaren alde ere egin du apustu, «planeta zaindu eta arropa berrerabiltzeko» asmoz. Izan ere, pestizidak eta produktu kimikoak ez ditu erabiltzen. Haurren azala zaintzeko «kalitate oneko ehunak» erabiltzen ditu. Osagarriak ere egiten ditu, hala nola, txapelak, umeentzako zakuak, txupeteak zintzilikatzekoak…

Internet bidez saltzen du, sare sozialetatik eta webgunetik, hain zuzen. Instagram eta Facebook ere baditu. Bezeroek argitalpenetan, hau da, argazkietan, klik egiteko aukera dute, ondoren, web orrialdean erosteko.

Datuak

Webgunea: marigorringoak.com
Instagram: marigorringoak__kids_shop
Facebook: Marigorringoak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!