Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2018

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria, herriz herri

Ataria 2018ko azaroaren 26a

Indarkeria matxistaren aurka 1 1543226988989
Indarkeria matxistaren aurka 2 1543226990512
Indarkeria matxistaren aurka 3 1543226990945
Indarkeria matxistaren aurka 4 1543226991069
Indarkeria matxistaren aurka 5 1543226991235
Indarkeria matxistaren aurka 6 1543226991790
Indarkeria matxistaren aurka 7 1543226992210
Indarkeria matxistaren aurka 8 1543226992210

Atzo, azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko eguna zen, eta hori dela eta, elkarretaratzeak egin ziren eskualdeko zenbait herritan.

Alegian, 12:00etan bildu ziren plazan elkarretaratzea egiteko eta ondoren bertso poteo aldarrikatzailea egin zuten. Kantuak ere protagonismoa izan zuen Asteasun, kultur etxe aurrean kontzentrazioa egitearekin batera, zuzeneko musika eta bertsoak izan baitziren. Gaztaina erreak ere banatu ziren parte hartzaileen artean.

Iruran eta Anoetan, eguerdian egin ziren udaletxe atarietan elkarretaratzeak eta Altzon 13:00etan bildu ziren, (In)justizia patriarkalaren aurrean, saretze feminista lelopean. Ikaztegietan 12:00etan bildu ziren eta garai bateko baserrietako sukaldean arta zuriketan antzeztuz, kantu eta kontakizunen saioa egin zuten udaletxean. Ondoren elkarretaratzea egin zuten indarkeria matxista salatzeko.

Villabonan, Lurgatz talde feministak antolatuta, ostiralean mahai ingurua, afari-merienda eta zuzeneko musika emanaldia izan ziren. Eta igandean, 12:00etan Berdura plazan irakurketa feministak egin eta elkarretaratzea egin zuten, segidan, Malkar plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!