Harituz eguna ospatzen ari dira

Tolosaldeko Ataria 2018ko aza. 24a, 17:22

Goizean batzar orokorra izan dute Abastos eraikinean, eta bertso-poteoa egin dute gero; bazkaria, Galtzaundi tabernan egin dute, Ibarran. 

Harituz eguna dute, gaur, Tolosaldeko bertsolari eta bertsozaleek, eta Tolosan ekin diote egitarauari. Batzar orokorrean sukaldeko lanak findu, eta bertsotruke poteoa izan dute, lehenik, Tolosako Alde Zaharrean. 

Bazkari legea, berriz, Ibarran egin dute, Galtzaundi tabernan. Bertan izango dute, gero, bertso saioa ere. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!