Aisiako Emakumea Pilotari txapelketa azkarran izena emateko epea, zabalik

Ataria 2018ko azaroaren 21a

Joan den urteko saridunak

Abenduaren 15ean Aisiako Emakumea Pilotari Txapelketa Azkarraren hirugarren edizioa jokatuko da Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Txapelketa paletaz eta teniseko pilotaz jokatuko da. Joko eta lehiaketa sistema, eta ordutegia izena eman duen bikote kopuruaren araberakoa izango da. Gutxi gora behera, 09:30ean hasiera ematea eta amaiera 17:00ak aldera izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Izan ere, jarraian federatuen gomazko paletako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko dira.

Txapelketa hau aisiako emakumeei zuzendua dagoenez, euskal pilotako federatu lizentzia duten emakumeek ezingo dute izenik eman.

Dagoeneko zabalik da izena emateko epea, abenduaren 3ko 13:00ak arte. Inskripzioa egiterakoan 40 euro ordaindu beharko dira bikoteko, bazkaria barne. Honako kontu korronte honetan egin beharko da diru-sarrera: BANKOA ES12 0138 0001 1300 1067 4433.

Izen-emate inprimakia eta ordainagiriaren kopia etxebe.pilota@kirolak.net helbidera helarazi beharko da, izen-ematearekin amaitzeko.

Emakumea Pilotari Txartela dutenek, aldiz, ez dute inskripziorik ordaindu beharko, baina bai inprimakia beteta helarazi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!