Aiztondoko udal ordezkariak El Salvadorreko Segundo Montes komunitatean

Ataria 2018ko azaroaren 20a

Azaroaren 13an abiatu ziren El Salvadorrera eta ostiral honetan, azaroaren 23an itzuliko dira. Euskal Fondoaren eskutik ari dira uraren eta berdintasunaren alde sustatzen ari diren programak ikuskatzen.

Euskal Fondoko lehendakariorde, Mikel Arrastoa zizurkildarrarekin batera, Pili Legarra Asteasuko alkatea, Josu Amilibia Adunakoa eta Joxe Mari Luengo Zizurkilgoa ari dira bidaian parte hartzen, Zizurkilgo parekidetasun eta giza eskubideen arloko zinegotzi Eva Usandizagarekin batera.

25 urte dira Aiztondo bailarako udalerriak El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin senidetuta daudela. Urteotan, besteak beste, ikasketa bekak lagundu dira Euskal Herritik. Bide batez, Euskal Fondoak uraren eta berdintasunaren alde sustatzen dituen programak ere ezagutu dituzte eskualdeko udal ordezkariek.

Argazkian, Aiztondoko udal ordezkariak eta Euskal Fondokoak ageri dira, Suchitotoko Laura Lopez komunitateko ur sistemaren inaugurazio ekitaldian.

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!