Iñaki Artolak eta Jokin Altunak binakakoa jokatuko dute

Asier Imaz 2018ko azaroaren 20a

Altuna III.ak Martijarekin osatuko du bikotea eta Artolak Mariezkurrenarekin. Txapelketa ostiralean hasiko da, Amezketan. Astelehenean Tolosako Beotibarren jokatuko da txapelketako partida bat.

Gaur goizean aurkeztu dute eskuz binakako lehen mailako txapelketa Bilbon, Bizkaia pilotalekuan. Eskualdeko bi pilotari izango dira lehian: Jokin Altuna eta Iñaki Artola. Hauek dira bikote guztiak:

A Taldea
Altuna III - Martija
Elezkano II - Rezusta
Ezkurdia - Ladis Galarza
Irribarria - Zabaleta

B Taldea
Olaizola II - Albisu
Urrutikoetxea - Aretxabaleta
Bengoetxea VI - Imaz
Artola - Mariezkurrena II

Txapeketa Amezketan hasiko da, eta hain zuzen, lau eta erdiko txapelketako bi finalistak izango dira aurrez aurre: Altuna-Martija eta Ezkurdia-Galarza. Larunbatean, Olaizolak eta Albisuk Urrutikoetxea eta Aretxabaletaren aurka jokatuko dute Labriten. Igandean, Elezkano-Rezusta eta Irribarria-Zabaletaren txanda izango da, Bilbon. Lehen jardunaldiko azken neurketa Tolosako Beotibarren jokatuko da. Artolak eta Mariezkurrenak, Bengoetxea eta Imaz izango dituzte aurkari.

Finala apirilaren 7an jokatuko da Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Final aurrekoak, aldiz, martxoaren 24ko asteburuan izango dira.

Argazkia: Imanol Magro Argazkia: Aspe

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!