Asteartean amaituko da Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketara lanak aurkezteko epea

Tolosaldeko Ataria 2018ko aza. 15a, 09:34

XVII. edizioa izango da aurtengoa, eta sari banaketa ekitaldia abenduaren 23an egingo dute.

Zizurkilgo Udaleko Euskara Sailak, Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkil bertako herritarren artean idazteko zaletasuna sustatu asmoz antolatzen du Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketa.

XVII. edizio honetan parte hartu nahi dutenek, asteartea, hilak 20a, izango dute lanak aurkezteko azken eguna. Bi kopia entregatu beharko dira, egun horretako 14:00ak baino lehen, Zizurkilgo Udaletxean edo udal bulegoetan. Izenburuaren alboan, egilearen izengoitia eta adina jarri beharko dira. Gutun-azal itxi batean, berriz, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina jarri beharko dira.

Aurkezten diren lanek egile bakarra izan beharko dute, eta parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu, gehienez, gai librean eta euskaraz.

Hiru mailatan banatu dute lehiaketa: A maila 6-8 urte artekoentzat; B maila, 9-11 urte bitartekoentzat; eta E maila, 17 urtetik gorakoentzat.

Sari banaketa abenduaren 23an egingo dute, eta maila bakoitzeko bi lan onenek jasoko dute saria. Helduen mailako irabazleak, esaterako, 450 euro eskuratuko ditu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!