Osasun publikoaren afera

Tolosalderako ospitale publikoa aldarrikatuko du TOPAk, Eibarren

Ataria 2018ko azaroaren 14a

Eibarko ospitale publiko berriaren inaugurazioko irudia, urrian. Argazkia: Irekia

Larunbatean elkarretaratzea egingo du Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak Eibarko ospitale publiko berriaren aurrean, Tolosalderako ospitale publiko bat aldarrikatzeko.

09:00etan jarri dute hitzordua. Ordu horretan Tolosako tren estazioan gelditu dira, eta kotxez joango dira Eibarrera, protesta egitera, eskualderako ospitale publikoa eskatuz.

Izan ere, urrian inauguratu zuten Eibarko ospitale publiko berria, Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Jon Darpon osasun sailburuaren presentziarekin. 31 milioi euroko inbertsioa egin zuen Osakidetzak erietxe berria eraikitzeko, eta Debabarreneko 75.000 herritarrei ematen die zerbitzua, hau da, Eibar, Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Deba, Mutriku, Mallabia eta Ermuko biztanleei. Hala ere, erreferentziazko ospitalea Mendarokoa izango da. Eibarren, paziente kronikoak hartuko dituzte gehienbat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!