Tolosaldea Bus Greba

Amaitu da Tolosaldea Buseko langileen greba

Ataria 2018ko azaroaren 13a

Bederatzi hilabete baino gehiago iraun du grebak, eta gaur goizean sinatu dute hitzarmen berria enpresak eta ELAk.

Sindikatuko ordezkarien arabera, ostegunean itzuliko dira lanera Tolosaldea Buseko langileak, bederatzi hilabete baino gehiagoko lanuztearen ondoren. Egun horretatik aurrera normaltasunera itzuliko da autobus zerbitzu publikoa eskualdean.

Oraingoz ez dute akordioaren inguruko xehetasunik eman nahi izan. Bihar prentsaurrekoa egingo dute, hitzarmen berriaren inguruko informazio osoa emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!