Izaro Perurenak eta Paula del Pozok gazteen mailako Behobia-Donostia irabazi dute

Ataria 2018ko azaroaren 11

Argazkiak: Behobia-Donostia (Twitter)

Izaro Perurena tolosarrak junior mailako Behobia-Donostia lasterketa irabazi du; Paula Del Pozo alegiarra, berriz, jubenil mailako azkarrena izan da.

Gaur goizeko lehen orduan gazteen mailako Behobia-Donostia lasterketa jokatu dute. Junior mailan Tolosa Atletismo taldeko bi atleta izan dira podiumean. Izaro Perurena tolosarra izan da azkarrena, eta Ainara Lakuntza tolosarrak hirugarren postua lortu du. Nahia Saez izan da bigarren.

Jubenil mailan, berriz, Paula Del Pozo alegiarra izan da garaile, Hiart Ibarguren eta Nerea Garmendiaren aurretik helmugaratuz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!