Enirio-Aralar

Pisten aldeko ordezkari politikoentzat «errespetua» eskatu du ENBAk

Ataria 2018ko urriaren 30a

Enirio eta Igaratza txabolen arteko bidearen egokitzapena ibilgailu motordunentzat egokitzeko izeneko proiektuaren alde bozkatu eta lan egindako arduradun politikoak babesteko mozioa aurkeztu du ENBA nekazaritza elkarteak Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten 15 udalerrietan.

Proiektua gauzatzen hasi zen unean, joan den irailean, auzitara eraman zuten gaia pisten aurkako elkarteek, eta ENBAk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, «Gipuzkoako Foru Aldunditik baimena bideratu duten ordezkari politikoak zein mankomunitatean aldeko bozka eman duten ordezkari politikoak salatu dituzte».

Hori dela eta mozioak aurkeztu dituzte mankomunitateko udal guztietan, «baserritarron elkartasuna eta babesa, eta proiektuaren alde egindako arduradun politikoentzat errespetua eskatuz, eta euren aurkako jazarpen publikoa eta mediatikoa gaitzetsiz».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!