Ibarra eta Berastegi arteko errepidea itxi dute

Ataria 2018ko urriaren 29a

Inor bizi ez den etxe bateko horma erori dela eta itxi behar izan dute errepidea bi noranzkoetan, eta trafikoa A-15 errepidetik ari dira bideratzen. 

Etxea Belauntzan dago, Ibarratik Berastegira joateko bidean. Ertzaintzak baieztatu duenez, pertsona batek deitu du SOS Deiak-era etxeko horma erortzen ari zela esateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!