Podium osoa hartu dute Irristakakoek

Asier Imaz 2018ko urriaren 26a

Donostiako Klasikan, 15 kilometroko ibilbidean, emaitza bikainak lortu dituzte eskualdekoek

Pasa den igandean, Donostiako 15 kilometroko klasikan, helduentzako patinajeko Gipuzkoako errepideko txapelketa jokatu zen eta bertan Irristaka taldeko kideak emaitza oparoak lortu zituzten.

Mutiletako sailkapen nagusiko podiuma, osorik, Irristakako taldekideez osatuta izan zen. Iñaki Zubillaga izan zen txapelduna, Unai Perea eta Josu Aldatzen aurretik. Irristaketa egokituan Alain Irazu izan zen azkarrena.

Adinaren arabera ere maila desberdinetako dominak banatu ziren. Sailkapen hauetan Irristaka taldeak denera 7 domina lortu zituen: Imanol Imazek seniorretan, Iñaki Zubillaga, Josu Aldatz eta Igor Sanz M-30ean eta Mari Jose Azurmendi eta Unai Perea M-40an.

Irristaka taldetik kide guztien lana azpimarratu eta parte hartzaileak zoriondu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!