Enirio-Aralar

[GUTUNA] Mendi publikoa eta ganaduzaleen sektorea

Patxi Uranga 2018ko urriaren 18a

Aspalditxotik ari gara entzuten gure inguruko ganaduzaleen sektorearen zerbitzura dauden bozeramaleengandik, mendiak eta larreak dauden bezala mantentzeko behar-beharrezkoa dela sektore horretan aritzen direnen lana.

Baieztapen hori Aralarko mendi publikoari aplikatuta ez gaude batere ados. Kontrako arrazoiak: bat, gaur egun larre bezala erabiltzen ari diren toki asko baso izan edo izateko bidean beharko lukete Aralarko Ordenazio legearen arabera; bi, gaur larreak gehiegi ustiatzen ari dira behi eta behor gehiegi dagoelako, larreen erabilera %120koa baita, eta ez arauak agintzen duen bezala %70ekoa. Gaurko egoera onartezin honen erantzukizuna Enirio-Aralar Mankomunitateak eta Aldundiko mendietako zuzendariak dute. Nori interesatzen zaio gaurko egoera mantentzea? Aralar betidanik euren jabetza pribatukoa balitz bezala dabiltzan ganaduzaleei eta hauei horretan uzteaz gain, laineza ematen dieten arduradun politiko ahulei.

Patxi Uranga Aralar Bizirik-en izenean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!