Atariak 5 urte

'Tolosaldeko Ataria'-k material berria salgai jarri du

Ataria 2018ko urriaren 12a

Hemen unibertso oso bat kabitzen da lelodun koadernoa, boligrafoa eta katilua jarri ditu salgai Tolosaldeko Ataria-k. Atarikideek prezio berezia dute.

TOLOSALDEKO ATARIA-k bosgarren urteurrenaren ospakizunarekin bat material berria salgai jarri du. Hemen unibertso oso bat kabitzen da urteurrenaren leloarekin bat eginda aurkeztu da tokiko komunikabidearen material berria.

Katilua, Busti mingaina proposatzen duena, zortzi euroko prezioan salgai dago Atarikideentzat eta hamar eurotan gainontzekoentzat.

Boligrafoak eta Hasiko gara idazten? galdetzen duen koadernoak osatzen duen sorta lau eurotan eskuratu dezakete Atarikideek eta sei eurotan gainontzekoek.

Azkenik, hiru produktuak batera erosi nahi dituenak aukera izango du promozio berezian. Boligrafoa, koadernoa eta katilua hamar eurotan izango dute Atarkideek eta hamalau eurotan gainontzekoek.

Produktuak dagoeneko eskuragai daude TOLOSALDEKO ATARIA-k San Esteban auzoan kokatuta duen erredakzioan. Informazio gehiago behar izanez gero ataria@ataria.eus-era idatzi daiteke edo 943 65 56 95 telefono zenbakira deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!