Atariak 5 urte

[ZUZENEAN] 5 orduko irratsaio berezia, 5. urteurrena ospatzeko

Ataria 2018ko urriaren 6a

Gaur, urriak 6, bost urte betetzen ditu Tolosaldeko Atariak. Hori dela eta, bost orduko irratsaio berezia egiten ari gara, zuzenean, Tolosako Triangulotik.

Gaztelako Arkuaren azpian kokatu da, egun batez, irrati estudioa, eta bertatik pasako dira egunerokoan Ataria Irratiko parte diren kolaboratzaileak: Agurtzane Belaunzaran, Jon Ander Galarraga, Joxe Anjel Sarasola, Oskar Tena, Iker Ibarluzea... Iñigo Terradillos, Pasahitza saioko aurkezlea, eta Eneritz Maiz kazetaria izango dira saioaren gidariak.

[ENTZUN ZUZENEAN]

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!