Kortajarena eta Amonarriz markak ezarriz

Asier Imaz 2018ko urriaren 5a

Azaroaren 9an Espainiako Halterofilia Kopan ariko dira Danok Danenako bi gazteak, Madrilen.

Pasa den larunbatean, irailaren 29an, Katalunia-Euskadi Halterofilia Topaketa izan zen Molins de Rei herrian (Herrialde Katalanak). Bertan eskualdeko ordezkariak egon ziren. Ondorengoak izan ziren Danok Danenako pultsularien emaitzak:

15 urtez azpiko mailan txapelduna Jon Kepa Kortajarena izan zen, 50 kilotan. Errekor berria ezarri zuen gainera Kortajarenak, 63 kilo jasoaz arrankadan eta 75 kiloko marka eginaz bi denboretan. 138 kilo, beraz, olinpiar baturan. Lorpen izugarria zizurkildarrarena.

17 urtez azpiko mailan txapelduna Xabier Amonarriz izan zen. Pultsulari honek Euskadiko markarik onena egin zuen, etorkizun handiko kirolaria dela erakutsiz.

Bi pultsulari gazte hauek, azaroaren 9an, Madrilen jokatuko den Espainiako Kopan leihatuko dira. Bertan 15 eta 17 urtez azpiko hamar marka onenek hartuko dute parte.

Villabona eta Zizurkilgo Danok Danena Halterofilia Taldetik babesa azaldu diete bi pultsulari gazte hauei: «Zorte on eta gure animorik beroenak taldeko bi gaztetxo hauei, momentu honetan eta etorkizunari begira, beraiek baitira aukera gehien dituztenak»­.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!