2018ko udako argazki lehiaketa

Udako argazki lehiaketako irabazleak

Ataria 2018ko urriaren 5a

Upper Antelope Canyon, Arizona. XABIER AGIRREZABALA

Epaimahaiaren saria Xabier Agirrezabalak jaso du Upper Antelope Canyon, Arizona lanagatik. Bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia izango du Agirrezabalak Nekatur Nekazalturismo Elkartearen eskutik.

Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria bestalde, Amets Etxezarretak eraman du, Momentua, unea argazkiagatik. Berak, Bidebideren eskutik lau pertsonarentzako otordu batez disfrutatuko du.

Azkenik, bi Mahala saski zozketan izan dira parte hartu duten Atarikide guztien artean eta ondorengoak izan dira zortedunak:

Maider Gallurralde, Tolosa Miserikordiatik lanagatik.

Eta, Izarne Olano, Ilunabarra Yosemiteko puntan lanagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!