2018ko udako argazki lehiaketa

Azken aukera, gaur

Ataria 2018ko urriaren 2a

'Urbasako argiak' lana lehiaketan sartuta dago.

Botorik eman ez dutenek gaur izango dute azken eguna Ataria Udako Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanak epaitzeko. Sari erakargarriak eskuragarri daude parte hartzaileentzat.

Ostiralean jakinaraziko da aurtengo Ataria Udako Argazki Lehiaketako saridunak nortzuk diren.

Bozketak ia berea eman du, baina oraindik gaurko eguna geratzen zaie berantiarrei. Ataria.eus webgunearen bitartez eman beharko dira botoak, gaurko egunez, beranduenez.

SARIAK KLIK BATERA

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira. Nekatur Nekazalturismo Elkarteak, BideBide jatetxeak eta Mahalak eskainitako sariak dira jokoan dauden laurak.

Lehia horretan dauden argazkiak: Hegan; Momentua, unea; Edelweis; Zuhaitza fruituz betea eta Esnatu eta tximuak lehioan beste aldetik guri begira. Honako argazki hauek ehun botoen langa gainditu dute ataria.eus-eko erabiltzaileen botoei esker. Argazki hauek beraz aukera gehiago dute, momentuz ataria.eus-eko erabiltzaileen saria eskuratzeko. Hau da, Bidebide jatetxeko lau pertsonarentzako otordua.

'Zerua eta lurra' lanagatik ere botoak eman daitezke.

Sari nagusia bestalde, epaimahaiak erabakiko du eta gainontzeko saridunekin batera urriaren 5ean kaleratuko da ATARIA astekarian, ataria.eus webgunean eta ATARIA irratian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!