Jaka larunbatean, Altuna III.a zalantzan

Asier Imaz 2018ko urriaren 2a

Argazkia: https://twitter.com/21iguales

Lehen Mailako Lau t’erdiko Txapelketa ostiralean hasiko da; eskualdeko lehen ordezkariak larunbatean jokatuko du.

Iñaki Artola kaiolako txapelketatik kanpo geratu zen iragan ostiralean. Arteagaren aurka 22-20 galdu zuen alegiarrak, kanporaketa aurrekoa. Atzo, Bilbon, txapelketa aurkeztu zuten, eta bertan eskualdeko bi pilotari egon ziren: Erik Jaka eta Jokin Altuna. Azken honek final-laurdenetako ligaxkan jokatuko du, beti ere besoko lesioa gainditzen baldin badu. Horretarako bi aste ditu aurretik, bere lehen partida, urriaren 12tik 15era jokatuko baita. Amezketarra, iazko txapelduna, Olaizola II.arekin jarri dute multzoburu. Beste multzoan ardura hori Bengoetxea VI.a eta Urrutikoetxearena izango da.

Final-laurdenetako ligaxkan egon nahi duten beste pilotariek final-zortzirenetako kanporaketa gainditu beharko dute. Hori da Erik Jakaren kasua. Lizartzarrak larunbat arratsaldean jokatuko du Iruñeko Labrit pilotalekuan. Bere aurkaria Iñaki Artola kanpoan utzi duen Asier Arteaga lasartearra izango da.

Altuna III.a osatuko ez balitz final-laurdenetarako, bere lekua lehen kanporaketa galtzen duen pilotari batek hartuko luke. Egindako tantoak hartuko dituzte kontuan horretarako. Berdinketa kasuan, zozketa egingo dute.

Igandean, Tolosako Beotibarren

Lau t'erdiko txapelketa igandean Tolosan jokatuko da, Elezkano II.a eta Irribarriaren arteko partida 17:00etan hasiko da, eta asteburuko azkena izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!