Zizurkil-Villabonako PSE-EEren Herriko Etxea inauguratu dute

Ataria 2018ko irailaren 29a

Zizurkil-Villabonako PSE-EEk 1 1538223602953
Zizurkil-Villabonako PSE-EEk 2 1538223638224
Zizurkil-Villabonako PSE-EEk 3 1538223657457
Zizurkil-Villabonako PSE-EEk 4 1538223677892
Zizurkil-Villabonako PSE-EEk 5 1538223695816
Zizurkil-Villabonako PSE-EEk 6 1538223711274
Zizurkil-Villabonako PSE-EEk 7 1538223729534
Zizurkil-Villabonako PSE-EEk 8 1538223746093
Zizurkil-Villabonako PSE-EEk 9 1538223763401
Zizurkil-Villabonako PSE-EEk 10 1538223780331
Zizurkil-Villabonako PSE-EEk 11 1538223800215
Zizurkil-Villabonako PSE-EEk 12 1538223825274

Besteak beste, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza Gipuzkoako burua eta Amasa-Villabonako Maria Luisa Arija zinegotzia izan dira inaugurazio ekitaldian.

2011tik Gipuzkoan inauguratzen duten lehen Herriko Etxea izan da Zizurkilgoa. Amasa-Villabonako eta Zizurkil bertako militanteen elkargunea izatea du helburu. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan duenez, orain arte "oso zaila izan da politika egitea eta aniztasuna mantentzea Zizurkilen, baina guk ez dugu inoiz hutsik egin eta hemengo herritarrekiko konpromisoari eutsi diogu". "Denok dugu ardura egonkortasun eta pluraltasun hori mantentzeko –jarraitu du– eta horretarako tresnarik garrantzitsuena Aurrekontu Orokorrak dira. Datozen asteetan horren inguruko eztabaida politikoa izango dugu eta beste alderdien aldetik aitzakiak ikusten ditugu; Podemosek esan du ez dutela bozkatuko, nahiz eta ez dituzten aurrekontuak ezagutzen oraindik, EH Bildukoek beti esaten dute ildo soziala jarraitzen dutela euren ardatz moduan eta ez dute bozkatuko ere, baina benetan konpromiso soziala badute negoziatu dezatela, eta zer esango dugu PPri buruz... beti aitzakia bera erabiltzen dute, egonkortasuna defendatzen dutela diote, baina orain esaten dute EAJ eta Bildurekin ezin dela akordiorik itxi, eta Legebiltzarrean akordio horiek egiten ikusten ditugu, bai EAJrekin eta bai Podemosekin ere. Guztion ardura da eguneroko politikak egitea eta gu beti egongo gara herritarren alde".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!