Euskara ikasteko ikastaroak antolatuko dira Anoetan eta Iruran

Ataria 2018ko irailaren 25a

Izen emateak bi udaletxetara deituta egin beharko dira edo posta elektronikoz euskara@anoeta.eus edo euskara@irura.eus helbideetan. Iraila amaitu baino lehen eman beharko da izena.

Euskara ikasi edo hobetu nahi dutenek herritik mugitu gabe egin dezakete. Maila ezberdinetako hainbat talde osatuko dira: hizkuntz perfilak ateratzeko taldeak, guraso taldeak, etorri berrientzako AISA taldeak... Taldeak sortuko dira gutxieneko ikasle-kopurua osatzen bada sortuko dira.

-Hastapen ikastaroa (A1-A2) astean hiru egunetan eskainiko da astelehen, astearte eta ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara.

-AISA taldea (etorkinentzat ikastaroak) astean hiru egunetan eskainiko dira, astelehen, astearte eta ostegunetan, 14:30etik 16:30era.

Eskolak Anoetan edo Iruran izan daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!