2018/09/21 10:00
Zizurkil eta Villabona elkartzen dituen Zubimusu zubian eta inguruko kale nahiz errepideetan ospatuko da. Bailarako ikastetxeetako ikasleek eta irakasleek inguru horietako kaleak hartu eta mugikortasun iraunkorrarekin harremana duten jokoak egingo dituzte. Parte hartzaileei bertako produktuez osatutako hamaiketako osasungarria eskainiko zaie.
Horrekin batera, Adunako herri eskolako ikasleek eta irakasleek Aduna eta Andoaingo mugan dagoen bidegorritik abiatuta (Sorabillako autobus geltokitik) bizikleta bira egingo dute eta 10:30 aldera Zubimusu zubira helduko dira, bailarako gainerako ikasleekin elkartzeko. 09:30etik 12:30era motordun trafikoari lotutako mozketak egongo dira eta soilik oinezkoek, bizikleta erabiltzaileek eta baimendutako ibilgailuek igaro ahal izango dute motordun trafikoari itxitako eremuetatik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?