Galarraga eta Goikoetxea Kipchoge-ren maratoian

Asier Imaz 2018ko irailaren 19a

Berlingo Maratoia albiste bilakatu da asteburuan, korrika, Eliud Kipchoge keniarrak munduko marka berria jarri ostean. Tolosaldeko bi atleta ere bertan izan dira: Ion Galarraga eta Mikel Goikoetxea.

Asteburua pasatzera baino, kirol proban parte hartzera joan ziren biak. Lehenak handbike modalitatean parte hartu zuen, eta bigarrenak, gurpildun aulkian.


Biek maratoi polita burutu zuten, eta Ion Galarraga bidania-goiaztarrak 28. postuan amaitu zuen, 1.17.03ko markarekin. Mikel Goikoetxea amezketarrak 35. postuan amaitu zuen 2.48.58ko denborarekin.

Bertan bizitakoaz Ion Galarragarekin hitz egin dugu:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!