Igeriketa froga irailaren 17an eta 18an, Villabona eta Tolosan

Ataria 2018ko irailaren 14a

Tolosaldea Igeriketa elkartean hasi nahi duten sei urtetik gorako haurrentzat froga bat antolatu da uretan duten konfiantza eta igeriketa maila pixka bat aztertzeko. Honekin batera elkarteko zein talde dagokien eta hauen ordutegiak banatzea da asmoa. Irailak 17 eta 18, 16:45ean Tolosako eta Villabonako igerilekuetan izango da froga.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!