Martin Ugalde XXII. Ipuin lehiaketarako deialdia egin dute

Ataria 2018ko irailaren 5a

Andoaingo Udalak, Martin Ugalde idazle andoaindarrak ipuingintzan egindako ibilbideak gaur egun ere jarraipena izan dezan antolatu du lehiaketa, Andoain, Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul eta Zizurkilgo gaztetxoen artean.

Ipuin lehiaketara 10 urtetik 17 urtera bitarteko edozein neska-mutilek aurkez dezakete bere ipuina. Gaia librea izango da eta hizkuntza euskara. Lan bakoitzaren bost kopia entregatu beharko dira urriaren 11 baino lehen, 10:00etatik 13:00etara Bastero kulturguneko harreran. Lanekin batera, gutun azal itxi bat aurkeztuko da. Gutun azalaren barnealdean egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina jarriko dira. Gutun-azalaren kanpoaldean, berriz, lanaren izenburu berbera edo egilearen adina soil-soilik.

Lehiaketa lau mailatan banatuko da:

-A maila: 10 eta 11 urtekoena, gutxienez 2.000 eta gehienez 6.000 karaktere artean izango dituzte. Lehen saria eskuratzen duenak 100 euro eta ipuin liburua eskuratuko ditu, eta bigarren saria eskuratzen duenak, 70 euro eta ipuin liburua.

-B maila: 12 eta 13 urtekoena, gutxienez 6.000 eta gehienez 16.000 karaktere artean izango dituzte. Lehen saria eskuratzen duenak 110 euro eta ipuin liburua eskuratuko ditu, eta bigarren saria eskuratzen duenak, 80 euro eta ipuin liburua.

-C maila: 14 eta 15 urtekoena, gutxienez 6.000 eta gehienez 16.000 karaktere artean izango dituzte. Lehen saria eskuratzen duenak 250 euro eta ipuin liburua eskuratuko ditu, eta bigarren saria eskuratzen duenak, 150 euro eta ipuin liburua.

-D maila: 16 et a17 urtekoena, gutxienez 6.000 eta gehienez 16.000 karaktere artean izango dituzte. Lehen saria eskuratzen duenak 250 euro eta ipuin liburua eskuratuko ditu, eta bigarren saria eskuratzen duenak, 150 euro eta ipuin liburua.

Epaimahai aditu batek erabakiko du lan sarituak zeintzuk diren.

                                                                                       

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!