Lehen kaletik irtengo da Tolosaldea

Josu Artutxa Dorronsoro 2018ko irailaren 2a

Tolosaldea traineruko arraunlariek, 10:15eak aldera heldu dira Donostiako portuko arrapalara. Bertan, uretaratu aurretik, zaleen berotasuna jaso dute. Giro bikaina dago Donostian.

Iritsi da eguna. Historian orrialde berri bat idaztera doa Tolosaldea trainerua. Ostegunean txartela lortu ondoren, gaur goizean, Kontxako Banderaren lehen estropadan arituko dira eskualdeko neskak. Kontzentrazioa nabari zen euren aurpegietan.

Bigarren txandan ariko da Tolosaldea. Zozketak hala erabakita, lehen kalea egokitu zaie. Beti esan izan da, kale txarra edo arraunean egiteko behintzat desegokia izaten dela. Ea ba nola aritzen diren. Kaiku izango du alboan, Arraun Lagunak ariko da hirugarren kaletik, eta Hibaika, berriz, laugarrenetik joango da.

Lehen txandan, Riveira joango da lehen kaletik, Donostiarra, berriz, bigarrenetik; Oriori egokitu zaio hirugarrena, eta San Juani, berriz, laugarrena eta azkena. Hortaz, eskualdeko neskek zail izango dute inguruan izango dituzten traineruen parean aritzea. Hala ere, saiatuko dira seguru.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!