Bederatzigarren irtengo da Tolosaldea

Ataria 2018ko abuztuaren 30a

Argazkia: Jabi Markez

16 ontzik hartuko dute parte, gaur arratsaldeko 17:30an hasiko den XI. Emakumezkoen Kontxako Banderaren sailkatze estropadan. Zozketak hala erabakita, bederatzigarren tokian irtengo da eskualdeko trainerua.

Lanak ondo egin beharko dituzte eskualdeko neskek, gaur arratsaldeko 18:00ak aldera, Kontxako Bandera jokatzen ariko diren taldeetako bat izango direla ziurtatzeko. Orain dela gutxi egin dute irteeraren zozketa, eta ondorengo ordenan aterako dira 16 ontziak:

 

1. Riveira

2. San Juan

3. Hondarribia

4. Orio

5. Arraun Lagunak

6. Cabo

7. Deusto

8. Hibaika

9. Tolosaldea

10. Lapurdi

11. Colindres

12. Perillo

13. Kaiku

14. Mugardos

15. Hernani

16. Lea-Artibai

 

Hortaz, minutu bateko aldearekin irteten direla kontuan izanda, Tolosaldea, arratsaldeko 17:38ean irtengo da, gutxi gorabehera. Bere aurretik, aurkari zuzenak izango diren Deusto eta Hibaika izango ditu. Beraz, horiek egindako denborak zeintzuk izango diren jakin ahal izango dute. Atzetik helduko dira Kaiku edota Hernani, besteak beste.

Faboritoen artean, San Juan, Orio, Arraun Lagunak, Hondarribia eta Hibaika aurkitzen dira. Gero, geratuko liratekeen bi postuetako lehiarako, Deustu, Riveira, Tolosaldea, Kaiku edota Hernani egon daitezke. Hori horrela, Tolosaldeak, lanak amaitu ondoren jakin dezake sailkatuko den ala ez. Baina, atzetik helduko direnen zain geratzea ere tokatuko zaio.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!