Artolaren eta Erasunen Anboto taldeak galdu egin du Bizkaia Torneoa

Ataria 2018ko abuztuaren 22a

Argazkia: ASEGARCE

Artolak Albisurekin batera binakako partida irabazi zioten Irribarria eta Resuztari, baina banakako bi partidetan galdu egin zuten Asegarcekoek, tartean Erasunek Elordiren aurka.

Aspe enpresaren Kolitza taldeak irabazi du torneoa Asegarceren Anboto taldearen aurka, Bilboko Bizkaia frontoian. Binaka, buruz buru eta lau eta erdian jokatu zituzten atzo norgehiagokak. Asegarceren taldean Artola alegiarrak Albisurekin batera Irribarria eta Rezustaren aurka jokatu zuten, hain justu, igandean jokatutako Zarauzko Torneoaren finalaren errepikapena. Artola eta Albisu berriro gailendu ziren, oraingoan 20-22 irabaziz.


Erasun zizurkildarrak buruz burukoa jokatu zuen eta Elordiren aurka 22-10 galdu zuen. Lau eta erdikoan Victor eta Ezkurdia aritu ziren lehian eta azken honek 22-10 irabazi zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!