Tolosaldera ere iritsi da Santoñako Banderaren zati bat

Ataria 2018ko abuztuaren 19a

Angel Larrañaga, Julen Eraso, Gorka Toledo eta Aitor Ezeiza, Santoñan irabazitako banderarekin.

KAE2 Ligako bigarren taldean, Orio B traineruak eraman du gaur Santoña herriko estropada. Tolosaldeko hainbat kide daude Orio B taldean: Angel Larrañaga prestatzailea, Gorka Toledo patroia eta Julen Eraso eta Aitor Ezeiza arraunlariak.

Orio Bk 21:13:77ko denbora egin du bandera irabazteko, eta bere atzetik Camargok (21:16:57) eta Getxok (21:23:11) amaitu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!