Tolosaldeak hirugarren postua lortu du Bilbon

Ataria 2018ko abuztuaren 19a

III. Bilboko Emakumeen Ikurrina izan da jokoan gaur goizean, eta eskualdeko traineruak Deustoren eta Hibaikaren atzetik amaitu du. Kaikuk bosgarren egin du, eta beraz, bi puntu gehiago ditu orain Tolosaldeak sailkapen nagusian.

Atzo Donostian egindako seigarren postua hobetu du gaur Tolosaldea Arraun Klubak, eta puntu garrantzitsuak eskuratu ditu. Gainera, oso diferentzia txikiagatik, 8 ehuneko bakarrik, ez du lortu bigarren postua Tolosaldeak, eta bandera segundo batera izan du. Garaipena eskuratzeko lehia bizian aritu da, beraz, eskualdeko trainerua.

III. Bilboko Emakumeen Ikurrina

1. Deusto: 10:56:34
2. Hibaika: 10:57:62
3. Tolosaldea: 10:57:70
4. Donostiarra : 11:04:02
5. Kaiku: 11:08:92
6. Hernani: 11:18:52
7. Lea Artibai: 11:31:62
8. Colindres: 11:42:48
9. Lapurdi: 11:49:20

ETE liga, sailkapen nagusia:

1. Donostiarra: 90 puntu
2. Hibaika: 85 p.
3. Deusto: 82 p.
4. Tolosaldea: 65 p.
5. Kaiku: 59 p.
6. Hernani: 47 p.
7. Lea Artibai: 33 p.
8. Lapurdi: 18 p.
9. Colindres: 16 p.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!