Artola izango da Zarauzko Torneoaren finalean

Ataria 2018ko abuztuaren 17a

Argazkia: ASEGARCE

Alegiarrak eta Albisuk 22-16 irabazi diete Altuna III.a eta Zabaletari Aritzbatalde frontoian. Igandean izango da finala eta Irribarria eta Rezusta izango dituzte aurkariak.

Albisu izan da partidaren protagonista, bere kolpearekin Zabaleta menpean izan baitu. Artola alegiarrak eta Altuna amezketarrak antzeko zenbakiak izan dituzte egindako eta galdutako tantoetan. Artolak bederatzi tanto egin eta galdu ditu, eta Altunak lau egin eta sei galdu ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!