Pista berri honek antzina-antzinatik ezin konta ahala oinezkok Goierritik Igaratzara eta Aralarko San Migelera oinez joateko erabili duten bide eder hau suntsitzeaz gain, Lekunberri eta Ataun artean autoz ibiltzeko aukera zabalduko du Aralarko bihotzetik pasatuz. Eta gainera obra horrek haginak eta gorostiak bezalako espezie babestuak akabatuko ditu. Horrela eraikitzen du gure Aldundiak Gipuzkoako etorkizuna?